XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRUDI-SAILAK.

a) Azalpena.

Ariketa hau ikusi ondoren, denborapasa ezezik test bat ere izan daitekeela esan dezake norbaitek eta, sakonean denborapasa baino gehiago test bat da egiaz.

Baina, ez du test batek izaten duen seriotasuna eta, batipat, ez ditu test batek izaten dituen ondorioak.

Alde honetatik begiratuta, denborapasa da, logika ariketa batek ukan dezakeen balioa ahantzi gabe.

Irudiak, bi sailak alegia, desberdinak dira.

Saila bakoitzeko irudiek era bereziez jiratzen dute.

Beraz, irudi bakoitzaren jira hartu behar da kontutan, azkenean zein era hartuko duen antzemateko.

Hau da ariketaren kakoa.

Neska-mutilek irudimena ezezik, sormena eta intuizioa ere azaldu beharko dituzte egiazko irudia lortzeko.

Besteetan esan dugun bezala zergatik galdegileak maiz astindu beharko dira, ariketaren bitartez, hizkuntzaren erabilera landu nahi bada bederen.